2015/03/21

Patruila Berdea Martxan!!!

Patruila Berdea gure patioa eta gure ingurua zaintzeko martxan dago!
Oso lan ona egiten ari dira gure ikasleak!
ZORIONAK!!
 

"Gelarik txukunena" lehiaketa sari banaketa heldu da!!!

Martxoaren 25ean goizeko 11'etan,
201 gelan sari banaketa daukagu.

Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zaudete.

Oso zaila izan da sari bakar bat ematea, beraz kategoria desberdinak sortu behar izan ditugu. 
Ondoko hauek dira:

- Landare gehiago daukana eta oso ondo zainduta daukana: 
GELA BERDEA SARIA du.  Sari hau izango da...

- Egunero hobeto dauzkaten mahaiak, aulkiak eta motxilak haien lekuetan: 
GELA ANTOLATUA SARIA du. Sari hau izango da... 

- Egunero hoberen sailkatu dituen zarama, papera eta organikoa: 
EKO-GELA SARIA du. Sari hau izango da... 

- Egunero hoberen energia aurrezten duena:
ENERGIA AURREZTAILE SARIA du. Sari hau izango da... 

- Gelaren dekorazioa, kartelak, horma-irudiak... polit-politak dituena:
GELA EDERRA SARIA du. Sari hau izango da...

- Klaseko horma-irudiak ondo zainduta edukitzeagaitik:
GELA APAINDUTA SARIA du. Sari hau izango da...

2015/03/11

Gelarik txukunena

Berehala jakingo dugu zeintzuk izango diren gure irabazleak!!!
Zein izango da gelarik garbiena? Eta hoberen birziklatzen duena papera eta kartoia? Eta landarerik daukana? Eta energia hoberen kudeatzen duena?
Hainbat kategoria izango ditugu eta hainbat sari.

Gure ikasleek oso lan ona egiten ari dira. Zorionak. Gero eta zailagoa da aukeratzea.

Euskal astean sarien banaketa egingo dugu.


2015/03/03

2014-15eko Gaia: Hondakinak


Badira 20 ta piko urte, Zubileta eskola Ingurugiroaz arduratzen dena eta badira 8 urte Agenda 21eko proiektuan parte hartzen duena. 
Urte hauetan zehar landu ditugu hainbat gai gure ikasleekin:
- uraren garrantzia, 
- elikadura osasungarria bai gizakiarentzat bai planetarentzat
- gure aztarna ekologikoa
- kontsumo arduratsua
- aldaketa klimatikoa
- ...
- gure hondakinak, nola kudeatu?

Hemen sakatu eskero informazio gehiago aurkituko duzu gure eskolako webean.

Musika planeta zaintzeko

Hona hemen dituzu hainbat kanta gure planetaz arduratzeko.





 Sakatu esteka honetan kanta gehiago aurkitzeko



Lehiaketa: Gelarik Txukunena

Lehen Hezkuntzan hasi gara gure lehiketa gelak txukun-txukun lortzeko.
Martxoaren zehar, egunero begiraleak (maila bakoitzeko 3 ume eta Agenda 21eko irakasle bat) gelaz gela pasako dira klasearen hainbat arlo aztertzeko.

Umeak eta irakasleok oso motibatuta gaude.