Berehala jakingo dugu zeintzuk izango diren gure irabazleak!!! Zein izango da gelarik garbiena? Eta hoberen birziklatzen duena papera eta kartoia? Eta landarerik daukana? Eta energia hoberen kudeatzen duena? Hainbat kategoria izango ditugu eta hainbat sari.
Gure ikasleek oso lan ona egiten ari dira. Zorionak. Gero eta zailagoa da aukeratzea. Euskal astean sarien banaketa egingo dugu.
Badira 20 ta piko urte, Zubileta eskola Ingurugiroaz arduratzen dena eta badira 8 urte Agenda 21eko proiektuan parte hartzen duena. Urte hauetan zehar landu ditugu hainbat gai gure ikasleekin: - uraren garrantzia, - elikadura osasungarria bai gizakiarentzat bai planetarentzat - gure aztarna ekologikoa - kontsumo arduratsua - aldaketa klimatikoa
- ... - gure hondakinak, nola kudeatu?
Hemen sakatu eskero informazio gehiago aurkituko duzu gure eskolako webean.
Lehen Hezkuntzan hasi gara gure lehiketa gelak txukun-txukun lortzeko.
Martxoaren zehar, egunero begiraleak (maila bakoitzeko 3 ume eta Agenda 21eko irakasle bat) gelaz gela pasako dira klasearen hainbat arlo aztertzeko.